Erdi Aroko Azoka bueltan izango da ekainaren 7 eta 8an
Aurten, azoka indartu nahian, banderola berriak, estandarteak eta bestelako elementuak prestatu ditu udalak, eta jarduera gehiago antolatu dituzte.

Ekainaren 7 eta 8an Erdi Aroko Azoka egingo da herrian. Artisau, merkatari, titiritero, juglare eta malabaristez osatutako merkatu berezia izaten da, eta asteburu horri begira, hirigune historikoa erdi aroko motiboz apaintzen dute.
Aurten, azoka indartu nahian, banderola berriak, estandarteak eta bestelako elementuak prestatu ditu udalak. Hortaz gain, jarduera gehiago antolatu dituztela aurreratu dute ere.
Azoka, gainera, herriko eremu berrietara zabalduko da. Arma Plazan, Bretxan, Gipuzkoa Plazan, San Nikolasen, Fraxkueneko Murrua, Denda kalea, Apezpiku plaza, Kasino Zaharreko lorategiak, Baluartean, Olazabal parkean, Agustina Etxeberria plazan eta Petra Laborda plazan ezarriko dira postuak.
Banderola berriak
Alde Zaharra apaintzeko bizilagunen laguntza beharrezkoa izaten da. Horregatik, etxeetan zintzilikatzeko banderola berriak prestatu dituzte. Horiek Menina tailerrean jaso ahal izango dituzte bihar eta etzi artean, 11:00etatk 13:30era eta 17:30etik 20:30era.
Udaletik azaldu dutenez Kale Nagusiko, Apezpiku plazako, Denda kaleko, San Nikolas kaleko, Apezpiku eta Gipuzkoa plazako bizilagunak lehenetsiko dituzte, eta ahal dela, lehenengo eta bigarren solairuak apaintzea eskatu dute.