Eguzkitza BHIko ikasleek Booktrailer lehiaketa irabazi dute
Kimetz Cortes, Gari Garcia eta Jon Retolazak osatutako taldeak Artxipielagoa liburuan oinarritutako booktrailerra aurkeztu zuten lehiaketara.
Eguzkitza BHIko ikasle talde batek bigarren urtez segidan irabazi du Gipuzkoako Booktrailer lehiaketa. Kasu honetan, Kimetz Cortes, Gari Garcia eta Jon Retolazak osatutako taldea suertatu da irabazlea.
Etxeberria anaiek idatzitako Artxipielagoa liburuan oinarritutako booktrailerra aurkeztu zuten lehiaketara, eta idazleen eskutik jaso dute saria.
Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatzen duen lehiaketa da. Erreseina interaktiboak dira booktrailerrak, hau da, liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaiak.
Mota askotakoak izan daitezke gainera, erabat antzeztuak, bideo animazioak, musikaz, testuz nahiz ahotsez lagundutako argazki muntaiak…