Herritarren energia komunitateak sortzeko, hiru informazio saio
Aldundiak hiru informazio saio antolatu ditu Oiasso Museoan eta modu praktikoan komunitate hauek nola sortu izango dute ardatz.

Aldundiak hiru informazio saioko ziklo bat antolatu du herritarrei tokiko energia komunitateak eratzeko gakoak gerturatzeko. Oiasso Museoan izango da hilaren 29an 19:00etan eta Cristina Laborda alkatea eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua bertan izango dira.
Bereziki energia berriztagarria sortzeko eta autokontsumitzeko tokiko ekimenekin bat egin duten edo bat egiteko asmoa dutenei begirako saioa izango da. Saio hauetan, modu praktikoan landuko dute zer diren energia komunitateak, nola antolatzen diren, zein onura eskaintzen dituzten eta zein pauso eman behar diren komunitate horiek sortzeko.
Aldundiak zein baliabide eskaintzen dituen ere argituko du, hala nola, Gipuzkoako Energiaren Eraldaketarako Bulegoaren doako aholkularitza tekniko, juridiko eta administratiboaren zerbitzua. Aldi berean, zein laguntza ekonomiko eskura daitezkeen ere azalduko dute.
Ekimen hau estrategia baten barruan dago, hain zuzen, “energia eredu bidezkoago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko estrategiaren barruan. Helburutzat jarri dute 2027rako Gipuzkoako udalerri guztiek gutxienez energia komunitate bat martxan jarrita izatea. Egun, 60 energia komunitate daude aktibo Gipuzkoako 55 herrietan, hau da, 10.000 familia inguru hornitzen dituzte.