EAJ: "45 ordu lehenago jaso dugu terrazei buruzko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa"
Udal gobernuaren egiteko moduak kritikatu eta oposizioarekiko eta herritarrekiko "errespetu instituzional falta" erakutsi dutela adierazi dute.

Hondarribiko Udalean oposizioan dauden alderdi politikoek (EAJk eta PSE-EEk) gaia eztabaidatuko duten batzordea baino 45 ordu lehenago jaso dute udalak osatu duen terrazei buruko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa. “Gai konplexua da” adierazi dute jeltzaleek, eta aldez aurretiko bilerarik ezta azalpenik egin gabe “nahitaezkoa den” batzordetik hain gutxi falta den honetan informazioa jaso izana ez dute begi onez ikusi. “Erlojuaren kontra aztertzea nahi dute” kexatu dira.
“Lehen praktika horiek kritikatzen zituzten, gaur egun gainditu egiten dituzte” esan dute haserre. Elkarlana eta adostasunak eraikitzeko moduak ez direla sinetsita ordenantzaren alde ez badaude “ez harritzeko” eskatu diote udal gobernuari.