Eremu tentsionatuari buruzko hitzaldia antolatu dute Palmera Monteron
Hilaren 21ean (asteazkena) izango da hitzaldia Palmera Monteron. Herritarrek zalantzak argitzeko helburuarekin antolatu dute.

Irun eremu tentsionatua izendatu dute behin betikoz eta horrek eragina izango du etxebizitzari dagokion politiketan. Izendapen honen atzean dagoena argitzeko hitzaldi bat antolatu du Irungo udaleko Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitza arloak eta hilaren 21ean izango da 18:00etan, Palmera Montero Guneko bigarren gelan.
Herritarrei begirako saioa da eta galderak egiteko aukera egongo da. Izendapen honekin, udalak hiru urteko Ekintza Plana bete beharko du eta plan hau “funtsezko tresna” izango da Irungo etxebizitza politikak diseinatzeko, ebaluatzeko eta etengabe hobetzeko. Neurri zehatzetara jota, hiru urtean 870 etxebizitza eta 96 zuzkidura bizitoki eraiki behar ditu udalak. Horrez gain, alokairu babestuko 34 udal etxebizitza birgaitu beharko dituzte. Orotara, 1.000 etxebizitza eskuragarri sortuko dituzte.