Hondarribiko Gure Esku Dago taldeak mahai informatiboak jarriko ditu
Hilaren 17an, 24an eta 31n ezarriko dituzte mahai informatiboak San Pedro kalean. Bilbon 'Herri libre bat Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo den egunaren informazioa eskainiko dute.

17an, 24an eta 31n Hondarribiko Gure Esku Dago taldeak mahai informatiboak ezarriko ditu. Hiru hitzorduak San Pedro kalean izango dira.
Egun horietan ekainaren 7an Bilbon Herri libre bat Euskal Herriak erabaki lelopean egingo den egunaren informazioa eskaini, eta Gure Esku Dago materiala salgai jarriko dute.
Larhunera martxa
Hondarribiko Gure Esku Dago taldeak, hilaren 25ean egingo den Larhunera martxarekin bat egiteko gonbidapena luzatu die herritarrei.
Goizeko 09:00etan irtengo dira Azkainetik. Beratik, berriz, 10:00etan hasiko dute ibilbidea. 12:00etan Ikurrin igoera eta ekitaldia egingo dituzte. Arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara, DJ Jo ta txok Azkain girotuko du, eta 17:00etik aurrera Euskal Selekzioaren pilota partidua izango da, Orainen eskutik. Eguna dantzan bukatuko dute berriro ere Jo ta txok DJarekin.