Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen osasuna jomugan

Emakumearen osasunari eta kirolari buruz hausnartzeko espazio goxoa sortu zuten iragan ostiralean Itsas Etxean.

Ane Bayo, Juncal Alzuagarai, Sara Mariezkurrena eta Garazi Lizarraga.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/05/14

Hilaren 9an, bi orduz, emakumearen ongizatea eta garapena erdigunean jarri, eta emakume arrakastatsuen esperientziak elkarbanatzeko espazio seguru eta goxoa sortu zuten Itsas Etxean. ‘Emakumeak, kirola eta osasuna’ jardunaldiaren baitan bi mahai inguru antolatu zituzten, Ane Bayo San Martin Heziketa fisikoko irakaslea eta Anerenak Running Taldearen sortzaileren ekimenez, eta Hondarribiko Udalaren laguntzaz.

Kiroletan emakumearen parte hartzea handituz joan da azken urteetan. Hori albiste ona dela ziurtatu zuen Lupe Queiruga Kirol zinegotziak jardunaldien aurkezpenean, baina berdintasuna lortzeko asko dagoela egiteko gaineratu zuen; ez soilik parte hartzeari dagokionez, baita baldintzei dagokienez ere. Azken hau hobetzeko instituzioak ezinbestekoak dira, eta alde horretatik, udalak bidelagun izan nahi duela adierazi zuen.

Ondoren, Ane Bayok hartu zuen hitza. Historian zehar emakumeek kirola praktikatzea eta beren osasuna modu “duin” batean zaintzea zaila izan dutela nabarmendu zuen lehenik. “Izan ere, antzinarotik gizonen esparru gisa ulertzen zen jarduera fisikoa, eta gaur egun ere desberdintasun nabarmenak mantentzen dira sarbidean, ikusgarritasunean eta aitortzan”.

Baina emakumeen osasunaz eta kirolaz hitz egitea ez dela soilik ariketa fisikoaz bakarrik mintzatzea zehaztu zuen: “Bizi kalitateaz ari gara, ongizate fisiko eta mentalaz, gaixotasunen prebentzioaz eta batez ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapenaz”. Kirola eta jarduera fisikoa, egun, emakumearen garapen pertsonal eta kolektiborako tresna indartsuak dira Bayoren ustez: “Disziplina, konfiantza, autoestimua eta indar emozionalak sustatzen dituzte, emakume askoren ahalduntze prozesuan oinarrizko elementuak bihurtuz”.

Hala ere, bide horretan, oraindik hainbat erronka daudela aldarrikatu zuen. “Emakumeok ez dugu beti espazio segururik kirola modu seguruan eta irisgarrian egiteko. Ezta gure osasuna modu integralean behar bezala zaintzeko baliabide nahikorik ere. Horrez gain, estereotipoek oraindik ere eragin handia dute emakumeon parte hartzeari dagokionez hainbat kirol esparrutan”.

Aipatutako horri guztiari espazio bat egiteko asmoz, antolatu zituen bi mahai inguruak. Lehen mahai inguruan, Osasuna, psikologia eta fisioterapia emakume kirolarien zerbitzura deiturikoan, emakumeen osasunean ezarri zuten fokua, eta hirurek norbere gorputza ezagutzearen garrantzia nabarmendu zuten.

Eskualdeko hiru adituk parte hartu zuten: Garazi Lizarraga Elikaeskolako kidea eta nutrizionistak, Sara Mariezkurrenak, kirol arloan espezializatutako psikologoak, eta Junkal Alzuagarai zoru pelbikoak espezializatutako fisioterapeutak. Bayo bera aritu zen moderatzaile lanak egiten, txandaka gonbidatuei galderak eginez.

 

Osasuna, psikologia eta fisioterapia emakume kirolarien zerbitzura

Alzuagarai: “Historikoki gure ziklizidadea eta gure beste prozesu biologiko guztiak baztertzeak kalte egin digu”

Juncal Alzuagaraik, zoru pelbikoa zer den deskribatu eta hura lantzearen garrantzia nabarmendu zuen: “Adin batetik aurrera emakume askok pentsatzen dute, gehien bat menopausiatik aurrera, barre, korrika edo salto egitean txiza ateratzea normala dela, –gainera, telebistako konpresen iragarkiek ez dute laguntzen–, pentsatzen dugulako tantatxo batzuk ateratzea ez dela oso grabea. Baina tantatxo horiek ondoren datorrenaren lehen sintoma dira”. Hori dela eta, lehenengo alerta horiei kasu egiteko gomendatu zuen. Nola? Bada, fisioterapeuta baten laguntza eskatuz eta profesional baten laguntzarekin indarra landuz.

Juncal Alzuagarai.

Ondoren, emakumeen sexualitatearen eta plazeraren inguruan existitzen den tabuaz hitz egin zuen: “Ez da inoiz hitz egin gure hilekoari buruz. Gure sexualitateari buruz, satisfyerra agertu zen arte uste dut emakumeon plazerari buruz ez zela inoiz hitz egin, eta emakume askok normalizatu izan dute harreman sexualetan, adibidez, mina izatea edo ezer ez sentitzea”. Zentzu horretan, halako espaziotan sexualitateaz, genitalitateaz eta plazeraz hitz egitearen beharra aldarrikatu zuen.

Azkenik, emakumeek beren gorputzekiko konexio falta, –batez ere hilekoa, menopausia edota haurdunaldiari dagokionez–, ikerketa faltarekin erlazionatuta dagoela azaldu zuen: “Tratatu bada gure gorputza gizonezkoen gorputza normaltasuna balitz bezala, imaginatu zein kalte egin digun baztertzea guztiz gure ziklizidadea eta gure beste prozesu biologiko guztiak”. Alzuagaraik, beraz, norbere gorputza ezagutzearen garrantzia nabarmendu zuen.

Sara Mariezkurrena: “Perfektuak izateko presio hori gizarte osoarengan existitzen den zerbait da, baina batez ere emakumeengan du eragina”.

Sara Mariezkurrenak alderdi psikologikoari erreparatu zion. Emakumeek sentitzen duten “perfektuak izateko presioa” eta siniste horrek gorputzarekin duen harremana nondik datorren mahaigaineratu ondoren, egungo osasun mentalaren mapa osatu zuen: “Perfektuak izateko presio hori gizarte osoarengan existitzen den zerbait da, baina batez ere emakumeengan du eragina. Kulturalki eskolaren bidez, familien bidez, eta hedabideen bidez zabaldu den ideia da, eta arrakastarekin eta meritokraziarekin lotzen da. Zerbait gaizki egin izanaren ondotik zigorra badator, horrek osasun mentalean eragina du eta gure balio propioa galtzen joaten gara”. “Gaur egungo osasun mentalaren egoera nahiko kaskarra da. Pandemia gainera, inflexio puntua izan zen, non antsietate eta depresioarekin lotutako nahasteen, elikadura nahasteen edota traumekin edo estresarekin lotutako nahasteen gorakada handi bat ekarri duen”.

Azken urteetan, gainera, influenceren mezuak biderkatu egin direla adierazi, eta gazteengana gero eta errazago iristen direla oroitarazi zuen. “Sare sozialak enpresen eta marken erreminta gisa ulertu behar ditugu eta haien mezu eta markak saltzeko erabiltzen dituzte influencerrak. Influencerrek ardura hartu beharko lukete zabaltzen dituzten mezuekiko”. Izan ere, gaur egun zentro estetikoekin kolaborazioak egiten dituzte askok eta askok, eta mezu horiek presio estetikoak eragin ditzakete, elikadura nahasmenduak sortuz. “Gazteek mezu horiek ikusi eta uste dute erraza dela aldaketak egitea, ebakuntza batek izan ditzakeen ondorioak kontuan hartu gabe, edo gastu ekonomiko guztia kontuan hartu gabe”.

Garazi Lizarraga: “Hormonalki ziklikoak gara eta beraz, elikadura ziklo horren barruan ematen diren gorabeherak kontuan izanda planteatzea garrantzitsua da”.

Sara Mariezkurrena eta Garazi Lizarraga.

Presio estetikoaren eta beste hainbat gauzen inguruan hausnartzeko informazioa eskaini zuen azkenik Garazi Lizarragak. Bereziki, gizon eta emakumeen artean dauden elikatzeko beharren ezberdintasunaz, emakume kirolarien behar energetikoaz, zikloak emakumeen gorputzean eragiten dituen aldaketez eta elikadurak prozesu horretan duen garrantziaz, sare sozialek zabaltzen dituzten mito kaltegarriez mintzatu zen.

“Hormonalki ziklikoak gara eta beraz, elikadura ziklo horren barruan ematen diren gorabeherak kontuan izanda planteatzea garrantzitsua da” esanez hasi zuen interbentzioa. Bestalde, gorputz konposizioari dagokionez, emakumeek gizonek baino gantz portzentai altuagoa dutela nabarmendu, eta horrek zerbaiti erantzuten diola oroitarazi zuen. “Arrazoi biologiko bat dago. Erreproduzioa, haurdunaldia, edoskitzea ahalbidetzen du horrek”.

Emakumeen gorputza ezagutzen jarraitzeko zikloaren fase ezberdinetan gorputzak pairatzen dituen “gutxi gorabeherako” aldaketak, deskribatu zituen, –pertsona bakoitzaren zikloa ezberdina delako–,  horiek ezagutzea elikadura aholkuak ematerako garaian ezinbestekoa dela iritzita: “Hilekoan zehar estrogeno eta progesterona hormonak baxuago egongo dira eta praktikan energiaz baxuago, umore aldetik ere apalago, hotza ere sentitu daiteke… Horri elikaduraren bidez erantzun beharko diogu. Burnia ere kontuan izan beharko dugu fase horietan eta burnian aberatsak diren elikagai gehiago kontsumitu beharko ditugu”.

“Fase folikularrean, berezitasun nagusiena da estrogenoen gorakada bat ematen dela eta horrek ahalbidetzen digu karbohidratoak hobeto erabiltzea. Beraz, aprobetxatu dezakegu glukogeno erreserba horiek hobeto erabiltzeko. Obulazio fasean estrogeno maila gorenera iritsiko gara, baina progesterona ere handitzen hasiko da. Esanguratsuena izan daiteke beroa sentitu dezakegula, eta beraz, hidratazioa oso garrantzitsua izango da. Azkenik, hilekoaren aurreko fasean ere, nekatuago sentituko gara, umorez ere ezberdin egon gaitezke… Eta baliteke ere gose gehiago nabaritzea. Horrek guztiak etorri daitekeen horri erantzuten dio, gure gorputza prestatzen ari delako. Hortaz, gosea behar baten moduan ulertu behar dugu, ez kapritxo baten moduan” esan zuen.

Sareetan zabaltzen diren mezuen inguruan mintzatu zen ere, eta askotan elikagaiak on eta txar moduan bereizten direla nabarmendu zuen (karbohidratoak, gantzak…), pertsonengan errudun sentsazioa sortuz. Azkenik, haurdun dagoela probestuz, influencerrek erditu ondorengo gorputzera ahalik eta azkarren itzultzeko zabaltzen duten presioan jarri zuen fokua. “Askok jartzen dute: ‘aste batean lehengo irudira itzultzea lortu dut’. Ja, bada, pertsona horren errealitatea eta kontestua, eta nirea ez dira berdinak izango. Eta lehen esan dudana: goazen onartzera gure gorputzak bizitzan zehar aldaketak izango dituela eta zerbaiti erantzuten diola. Hau da, gantz horrek preseski ahalbidetzen duela nik ume bat elikatu ahal izatea”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.