Kluben arteko Euskadiko Txapelketan, dotore
Kluben arteko Euskadiko Txapelketaz gain, Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan eta Toni Bonet Meetingean parte hartu dute ere.

Larunbat honetan kluben arteko Euskadiko Txapelketa jokatu da Durangon, urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat. Klubeko emakumeek bigarren bukatu zuten jardunaldia, eta gizonak laugarren izan ziren.
Euskadiko txapeldunordeak
105,5 punturekin Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeak podiumeko bigarren kaxoira igotzea lortu zuten. Real Sociedad taldeak soilik gainditu zituen 114,5 punturekin. Hirugarren tokian Atletico San Sebastián geratu zen, 97 puntu lortuta.
Puntu horiek guztiak taldeko partaide bakoitzak egindako esfortzuaren emaitza dira. Goizane Garciak mailu jaurtiketan (48,22 metro), Aslin Quialak pertikan (3,60 metro), Ainhoa Idoiagak 800 metroetan (2:19,54 minutu), Alazne Garridok 400 metroetan (55,84 segundo), eta Leire Martiarenak 100 metroetan (12,54 segundo) garaipenak eskuratu zituzten.
Naia Llorentek altuera jauzian (1,66 metro), eta Izaskun Sanzek 1500 metroetan (5:07,40 minutu) bigaren postuak lortu zituzten, eta Sara Mancisidorrek 3.000 oztopoetan (11:50,11 minutu) hirugarren postua lortu zuen. Azkenik, 4×400 erreleboetan ere (3:55,64 minutu) puntu maximoak lortu zituzten.
Euskadiko laugarrenak
Gizonen taldeak 87 puntu lortu zituen guztira. Real Sociedad (152 puntu), Durango (112 puntu) eta La Blanca (101 puntu) taldeen atzetik. Emaitzarik onenak hurrengoak izan ziren: Mario Estangak pertikan (4,60 metro) garaipena lortu zuen. Unax Eraso mailu jaurtiketan (48,50 metro), Manuel Rogriguez 110 metro hesietan (14,96 segundo), eta Mikel Aramendi 3.000 oztopoetan (9:32,21 minutu) bigarren izan ziren, eta Ander Anglada 800 metroetan (1:54,87 minutu), Markel Garrancho 200 metroetan, eta Erik Fernandez 100 metroetan (11,04 segundo), berriz, hirugarren.
Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa
Lucia Valero eta Isra Rahali onenen artean lehiatu ziren asteburuan. Mao-n (Herrialde Katalanak) jokatu zen Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa, eta 5.000 eta 10.000 metroetan parte hartu zuten.
Valerok 23 urte azpiko kategorian parte hartu eta 5. postuan sailkatu zen, 10.000 metroko proba 36:01,26 minutuetan burutuz. Rahalik, berriz, 9. amaitu zuen, 18:04,72 minutuko denborarekin.
Toni Bonet Meeting-a
Hilaren 10ean Ibizan egin zen meeting-ean parte hartu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko Iker Arotzenak eta Carla Arwen Martinezek. Arotzenak luzera jauzian parte hartu zuen eta bigarren izan zen 7,37 metroko jauzi batekin. Martinezek ere bigarren amaitu zuen jardunaldia. 100 metroko proban parte hartu zuen eta bere denborarik onena lortu zuen, 11,95 segundo.
Kluben arteko alebin mailako Gipuzkoako Txapelketa
Igandean Kluben arteko alebin mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten klubeko gaztetxoek Tolosan. Mutilen zein nesken taldeak maila bikaina erakutsi zuten. Biak ala biak txapeldunorde izendatu zituzten.