Irunbuseko tarifak berritu dituzte
Mugi txartelaren tarifak, zertxobait merkeago dira orain, baina esku dirutan ordaintzeko tarifa garestitu egin da.

Udaleko Mugikortasun Jasangarriko arloak Irunbuseko tarifak eguneratu ditu, Mugi txartelarekin ordaintzeko tarifak nahiz esku dirutan ordaintzekoak. Bestalde, udalak gogoratu du indarrean jarraitzen dutela pandemia ondoren ezarritako deskontuak, garraio publikoa sustatzea helburu dutenak.
Esku diruarekin ordaintzeko prezioa hamar zentimo garestitu da eta 1,65 euro balioko ditu orain (1,55 euro, lehen). Aldiz, Mugi txartelarekin ordaintzen dutenentzako tarifak zertxobait merkeago daude:
- 1. tartea (1etik 20 bidaiatara): 0,42 euro (lehen 0,40 euro).
- 2. tartea (21etik 50 bidaiatara): 0,34 euro (lehen 0,33 euro).
- 3. tartea (51 bidaia baino gehiago): 0,08 euro (lehen 0,08 euro).