Bidasoko atletek garaipen festa ospatu dute Gipuzkoako Txapelketan
Adin txikikoen eta master kategoriak jokatu dira eta harrobiaren osasun ezin hobea erakusteko baliatu zuten txapelketa. Donostian jokatu da.

Donostian izan dira Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT)kirolariak eta aire libreko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu dute. Hain zuzen, adin txikikoen eta master kategoriak jokatu dira eta harrobiaren osasun ezin hobea erakusteko baliatu zuten txapelketa. Parte hartzea handia izan zen eta hainbat kasutan marka pertsonalak hobetu dituzte. Gainera, autonomia mailako errekorra ere egin du atletetako batek. Hona hemen emaitzak:
23 urtez azpikoak:
- Iñigo Lozano: 400 metrotan 51,94 segundo. Zilarrezko domina.
- Ander Aramendi: 1.500 metrotan txapelduna izan zen 3:54,59 minuturekin.
- Mikel Aramendi: 1.500 metrotan bigarren izan zen 3:54,84 minuturekin.
- Ander Garaiar: 100 metrotan txapelduna eta marka pertsonala hobetzea 10,63 segundorekin.
- Aritz Zuazo: altuera proban 2 metro egin zituen eta urrezko domina jantzi zuen.
- Unax Eraso: mailua 52,11 metro jaurti zuen eta txapelduna izendatu zen.
- Aingeru Lizarraga: mailuarekin 200 metrotan bigarren sailkatu zen 23,37 metrorekin.
- Nicolas Garzon: mailuarekin 400 metrotan bigarren izan zen 55,74 metrorekin.
- Lucia Mariskal: 100 metrotan bigarrena 13,43 segundorekin.
20 urtez azpikoak:
- Leire Martiarena: 100 metrotan irabazlea 12,74 segundorekin.
- Jone Agirre: 200 metrotan hirugarrena 27,60 segundorekin.
- Nerea Lopez: 400 metrotan bigarrena 1:03,30 minuturekin.
- Irati Erro: 1.500 metrotan bigarrena 4:56,51 minuturekin.
- Izaskun Sanz: 1.500 metrotan txapeldun 4:53,99 minuturekin.
- Eider Alzaga: 400 metro hesietan hirugarrena 1:06,16 minuturekin.
18 urtez azpikoak:
- Lukas Cabezon: 1.500 metrotan garaile 4:05,23 minuturekin.
- Alai Cabello: 800 metrotan irabazle 1:57,44 minuturekin.
- Julen Mendoza: 800 metrotan hirugarren 2:01,07 minuturekin.
- Jon Gajate: 110 metro hesietan txapelduna 15,44 segundorekin.
- Rafael Caseau: pisuarekin 16,07 metroko jaurtiketa eta bigarren izan zen sailkapenean.
- Markel Garrantxo: 200 metrotan txapelduna 22,47 segundorekin.
- Eñaut Arburua: 400 metro hesietan bigarren 55,82 segundorekin.
- Imanol Ibarbia: pertikarekin bigarren sailkatu zen 3,90 metroko jaurtiketarekin.
- Jon Izagirre: pertikarekin hirugarrena 3,50 metrorekin.
- Iker Anaut: luzera jauzian hirugarren sailkatu zen 6,31 metrorekin.
- Anautek ere altuera jauzian aritu zen eta bigarren sailkatu zen 1,70 metrotan.
- Hai Duong: altuera jauzian txapelduna 1,64 metro.
- 200 metrotan hirugarrena 26,35 segundorekin.
- 400 metrotan hirugarrena 1:01,33 segundorekin.
16 urtez azpikoak:
- Jon Andiano: 300 metrotan txapelduna 38,22 segundorekin.
- 100 metrotan bigarren izan zen 11,92 MMP.
- Adur Errazkin: altuera jauzian txapelduna 1,55 metrorekin.
- Aingeru Etxabe: pertikarekin txapelduna 2,20 metrorekin.
- Sebastian Arzak: 300 metrotan hirugarren izan zen 41,79 segundorekin.
- Olatz Elizasu: diskoarekin txapelduna 38,40 metrorekin eta Euskadiko errekor berria ezarrita eta marka pertsonala hobetuta.
- Elizasuk ere bigarren postuan bukatu zuen pisuarekin 9,27 metroko emaitzarekin.
- Noa Garcia: altueran garaile 1,56 metroko emaitzarekin.
- hirugarren izan zen luzera jauzian 5,14 metrorekin.
- Naia Piquer: bigarren izan zen 1.000 metrotan 3:05,49 minuturekin.
- Zoe Caseau: bigarren sailkatu zen pertikarekin 1,80 metrorekin.
Masterrak:
- Imanol Gil: 100 metrotan txapelduna 11,21 segundorekin.
- 200 metrotan txapelduna 22,80 segundorekin.
- Amaia Diaz: 200 metrotan txapelduna 31,01 segundorekin.
- Susana Ruiz: 200 metrotan bigarrena 31,07 segundorekin.
- Ruizek 400 metrotan 1:08,99 minutuko emaitza egin zuen.
Martxa Master 50km F55:
- Ana Carcamo: Espainiako txapelduna izendatu zen 4 ordu 43 minutu eta 43 segundorekin.
- Mariella Isabel Vez: bigarren izan zen 4:50:38 ordurekin.
- Noemi Ribes: hirugarren sailkatu zen 5:14:13 ordurekin.
Eskolarteko taldekako eta erreleboen Gipuzkoako Txapelketa
Asteburu honetan jokatu da ere Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako eta Erreleboen Gipuzkoako Txapelketa eta BAT nesken A taldea txapeldunorde izendatu ziren 74 punturekin. Berdinketa egin zuten Realarekin, nahiz eta garaipen kopurua handiagoa izan zen Bidasokoena.
Errelebotan BAT izan zen txapeldun 41,88 segundorekin, Txindokiren aurretik (42,38 segundorekin) eta Jakintzaren aurretik (42,82 segundorekin). Taldea honako atleta hauek osatu zuten: Sulaf Manla-Hasan, Amane Arruabarrena, Maren Martin, Eider Eizagirre, Gabrielly Lopez, Nora Gonzalez eta Ane Placeres.
B taldea bosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean 50 punturekin eta laugarren errelebotan. Aldiz, C taldeak hamaikagarren bukatu zuen 19 punturekin eta bederatzigarren sailkatu ziren errelebotan.
Mutilak ere aritu ziren lehian eta A taldeak bigarren bukatu zuen 65 punturekin. Lehen postuan Txindoki sailkatu zen 70 punturekin, eta hirugarren Hernani izan zen 56,50 punturekin. Brontzezko domina ere lortu zuten errelebotan BATeko mutilek 41,22 segundorekin. Talde honako atletek osatu zuten: Adur Muñoz, Ibai Erguin, Eñaut Agilar, Adur Errazkin, Zhu Yuxuan, Aiur Martin eta Danel Laporte.