Turismo jasangarri eta arduratsuarekiko konpromisoa hartu dute Bidasoko 20 agentek
Hondarribiko Jauregi hotelean banatu dituzte ziurtagiriak. Urte osoan zehar tokiko tradizioak eta ondare kulturala errespetatzeko eta zaintzeko konpromisoa hartu dutela adierazten du horrek, baita genero berdintasuna, inklusioa, tolerantzia eta ingurumen iraunkortasuna ere.

Bidasoa eskualdeko 20 agente turistikok turismo jasangarri eta arduratsuarekiko konpromisoa erakutsi dute gaur goizean. Hondarribiko Jauregi hotelean elkartu dira eta Basquetour, Euskal Turismoaren Agentziaren programa batean parte hartu ondoren, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekiko atxikimendua berritu dutela adierazten duten ziurtagiriak jaso dituzte.
Ziurtagiri horiek urte osoan zehar tokiko tradizioak eta ondare kulturala errespetatzeko eta zaintzeko konpromisoa hartu dutela adierazten du, baita genero berdintasuna, inklusioa, tolerantzia eta ingurumen-iraunkortasuna ere. Zentzu horretan, hartutako konpromiso horrek enpresei ez ezik, bertako herritarrei ere onurak ekarriko dizkiela ziurtatu du Nuria Alzagak, Bidasoa Bizirikeko presidenteak.
Estitxu Urtizbereak, bestetik, Basquetoren progamaren helburua eskualdean turismo iraunkor eta arduratsua sustatzea, eta bisitan datozen pertsonen zein herritarren arteko bizikidetza lortzea dela azaldu du, eta bide horretan Bidasoa Bizirik bidelagun izango dutela.
Hotel Jauregui, Villa Magalean Hotel & Spa, Bidatour, Ekoetxea Txingudi, Parking Jaizubia, Marei Azafatas, Iketetxe landa etxea, Navegavela, Jolaski, Atalaia jatetxea, Oiasso Museoa, ETH Irun Hotela, Atalaia Hotela, Pensión Europa, Aitana Hotela, Feel Basque Country, Kayak Basque Country, Ana Belén Rodríguez, Ipar Adventure eta Bidasoa bizirik agentzia bera izan dira ziurtagiria jaso dutenak. Horiek guztiak Euskadiko Turismoaren Etika Erregistroaren parte dira.