Leire Goenaga eta Asier Gomez, lehen kantinerak
Zalditeria eta Artilleriako kantinerak izango dira.

Pasa den asteburuan lehen bi kantineren izenak iragarri zituen alarde parekideak. Ohiturari jarraituz, Zalditeriako kantinera hautatzeko zozketa izan da egin duten lehena eta Leire Goenaga Martinez izango da aurtengo kantinera. Hurrena, Artilleriako kantineraren zozketa egin zuten eta Asier Gomez Bon izan da hautatua. Gainontzeko kantinerak nor izango diren aste honetan zehar jakinaraziko dute. Orrialde honetan zabalduko dute informazio guztia.