Denboraldi amaiera gerturatzen ari da Txingudi Errugbi Klubeko taldeentzat
Biok Txingudi taldeak beharrezkoa du larunbat honetan Durango gainditzea. 16 urte azpiko taldekoak etxean lehiatuko dira eta 18 urte azpikoak Gernikan.

Denboraldi amaiera gerturatzen ari da. Asteburu honetan final laurdenak jokatuko ditu Biok Txingudi taldeak eta aurrera egiteko beharrezkoa izango du Durango gainditzea. 16:00etan hasiko da partida, bizkaitarren etxean.
Klubetik jakinarazi dutenez partida zaila izango dela ziur dira, baina helburua lortzeko taldeak bere onena aterako duela ziurtatu dute.
16 eta 18 urte azpiko taldeek ere partidak jokatuko dituzte. Gazteenek etxean izango dute lehia Zarautz/Beltzak taldearen kontra. Bihar izango da, 11:00etatik aurrera. 18 urtekoek, berriz, Gernikan izango dute lehia, bertako taldearen kontra, 12:00etatik aurrera.
Udako ikastaroak
Uda honetan ere errugbi ikastaroa eskainiko du Txingudi Errugbi Klubak. Uztailaren 2tik 30era izango da, Plaiaundiko kirol instalazioan. Ikastaroa 8 urtetik 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendurik dago.
Jolasen eta entrenamendu gisako jardueren bidez, haur eta gazteak kirolera gerturatzea izango da helburua.
Parte hartzeko errugbi taldearen webgunean eman behar da izena, eta informazio gehiago nahi izan ezkero, 688 74 53 62 telefonora deitu edota hurrengo helbide elektronikora idatzi behar da.