Trafiko aldaketak igande honetan
Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketak eta Igande Sasoi programaren eraginez egongo dira trafiko aldaketak.

Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketa egingo da hilaren 3an (igandea) eta honek hiriko trafikoan eragina izango du, 08:00etatik 13:15etara. Lasterketa bukatu bezain pronto kenduko dituzte murrizketak, baina igandea denez, Igande Sasoi programagatik Kolon pasealekua itxita egongo da goizetik 19:00ak arte.
Trafiko aldaketa guztiak orrialde honetan begira daitezke.