Irundik pasako da Emakume Mundu Martxako Nazioarteko VI. ekintza
Nazioarteko VI. ekintza da aurtengoa, eta Nepaletik Saharara egingo dute. Hilaren 10ean Santiago Zubian izango da martxa.

Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra lelopean, Emakume Mundu Martxako Nazioarteko VI. ekintza egingo dute aurten, Nepalen hasi eta Saharan amaituta, eta hiru lan lerro jorratuko dituzte bide horretan: gera, lurraren defentsa eta migrazio politikak.
Hilaren 10ean Euskal Herria zeharkatuko du martxa horrek, eta Irun ere ukituko du bideak. Zehatzagoak izate aldera, Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian 18:00etan egingo da ekitaldia.
Gero, 19:30ean, mobilizazioa egingo dute Donostian.