Irungo Udalak urdin eta purpura kolorez argiztatuko du udaletxea
Huntington Gaixotasunaren Espainiar Erakundeak abiatu duen #LightItUp4HD kanpainaren parte da egitasmo hau. Gaixotasuna ikustarazi eta kontzientzia pizteko helburua du.
Maiatza Huntingtonen gaixotasuna ikusarazteko hilabetea da, eta gaixotasuna ikustarazteko eta haren inguruko kontzientzia pizteko helburuarekin argiztatuko dute Irungo udaletxearen ataria.
Huntington Gaixotasunaren Espainiar Erakundeak abiatu duen #LightItUp4HD kanpainaren parte da egitasmo hau. Argiak 21:14ean piztu eta 23:00etan itzaliko dira, efizientzia energetikoa dela eta.
Huntington gaixotasuna
Huntington gaixotasun neurodegeneratiboa da, eta garuneko zenbait nerbio zelulen higadura eragiten du. Hereditarioa da eta sintomak ez dira 30-40 urte izan arte agertzen.
Hasieran kontrolik gabeko mugimenduak, baldartasuna eta oreka-arazoak izan ditzakete gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek. Aurrerago, ibiltzea, hitz egitea eta irenstea eragotz dezake. Zenbait beren emozioak adierazteko gai diren bitartean, beste zenbaitek senideak errekonozitzeari uzten diote.