Hedabideak eta ijitofobia, Emakumeen Etxean
Maria Garcia Mayo kazetariak helduko dio hedabideetako ijitofobiari Emakumeen Etxean eskainiko duen hitzaldi batean. Maiatzaren 5ean da.

Antxeta irratiak, Kera elkarteak eta Bozak (Emakumeak Komunikaziorako Eskubidearen Alde) elkarteak ijitofobia hedabideetan auziari helduko diote, Emakumeen Etxean antolatu dute saio ireki batean. Maiatzaren 5ean izango da (astelehena) 18:00etan eta sarrera doakoa da. Maria Garcia Mayo kazetaria eta ijitoak eskainiko du hitzaldia, gaztelaniaz. Euskarara itzulpena egingo da.