Gizarte esku-hartzeari buruzko jardunaldiak "giro hunkigarrian"
Bi egun iraun dituen jardunaldi hauetan 30 hizlarik hartu zuten hitza. Arrastoa utzi duten jardunaldiak izan direla azaldu dute ikasle eta irakasleek.

Aste honetan gizarte bazterketa egoeran dauden kolektiboen gaineko jardunaldiak egin dituzte Palmera Monteron, Plaiaundi Lanbide Heziketak antolatuta. Saio hauetan ikasleek hausnartu egin dute, sentiberatu eta ikusgarri egin auzia. “Arrastoa” utzi duen jardunaldiak izan dira, bai emozionalki baita hezkuntzaren
Bi egun iraun dituen jardunaldian 30 adituk hartu zuten parte eta aditu horiek elkarte eta errealitate horiek bizi dituztenek ordezkatu zituzten. Haien aurrean, 70 ikasle egon ziren ikusle moduan eta giroa “konprometitua, hunkigarria eta parte hartzailea” izan zen.
Lehen egunean, gizarte bazterketa arriskuan dauden haurrak, hautatu gabeko bakardadea, espetxetik atera diren eprtsonen gizarteratzea eta gutxiengo etnikoak, esate baterako, ijito herria. Hizlari gisa aritu ziren Kabia, Laguntza Gutunak, Arrats, Kaledor Kayiko eta Kera elkarteko kideak.
Lanbide Heziketan “hain ohikoa ez den moduan”, profesionalen esperientziak eta lehen eskuko testigantzak uztartu egin zituzten, ahotsa eman bidean. Easo Politeknikoko ikasleak ere gonbidatu zituzten Irunera.
Bigarren egunean aniztasunaz eta konpromisoaz aritu ziren eta gaian sakontzeko mendekotasuna, familia zaurgarriak, LGTBIAQ+ kolektiboa, migratzaileak eta etxerik gabeko pertsonak izan zituzten hizpide. Hainbat gonbidatu izan zituzten: Norbera, Beroa, Naizen, Kaleko Afari Solidarioak, Caritas eta Gari Garaialde. Horien testigantzek “errealitate gogorrak” gerturatu zituzten, komunitatearen eta elkartasunaren garrantzia nabarmenduz.
Antolatzaileen arabera, ikasleek jasotako edukiez gain, baliorik handiena ikasleen protagonismo aktiboa izan da. Izan ere, ikasleen ardura izan da diseinua, antolaketa eta dinamizazioaren kudeaketa eta “ikaskuntza kolaboratzailea” praktikan jarri dute, eta Lanbide Heziketak “eragin soziala” izan dezakeela erakutsi dute.
Jardunaldiak iraun dituen bi egunetan behin eta berriro entzun zen komunitate esku hartzea indartzkeo beharra dagoela, eragileen arteko lankidetzaren bidez, erantzukidetasunean eta herritarren inplikazioan oinarrituta. “Heztea. gelatik harago doa: guztiok gara hezitzaile, guztiok gara entzule”, adierazpenak bere egin ditu Plaiaundik.