Euskaraldian murgilduko da Artia
Ekimen herrikoiari esker, maiatzaren 17 goizean hainbat jarduera egingo dira Artiako Abadiako Antoine plazan.

Otsailean ekin zion Artiako auzo elkarteak Euskaraldia antolatzeari eta dagoeneko prest dute egitaraua. Ekimen herrikoia dela azaldu du Artiako Euskaraldiko talde motorraren parte den Enara Iruretagoienak.
Maiatzaren 17an ospatuko dute egun handia, Abadiako Antoine plazan baina eguraldia kaskartuz gero, auzo elkartean izango dira ekitaldi guztiak (Pio Baroja kalea, 30-32). Goizetik eguerdira iraungo du festak, eta 11:00etan, globoflexia tailerra egingo da eta aurpegiak pintatzeko aukera ere egongo da.
Ondoren, kalejira egingo dute auzoan zehar, 12:00etan abiatuta. Auzo elkartean bukatuko dute eta bertan 13:00etan Maite franco ipuin kontalaria arituko da kontaketa lanetan. Jarraian, antolatzaileak musika jartzen arituko dira, eta azkenik, mokadua jateko aukera egongo da paella herrikoiari esker. Ez da izenik eman behar.