Mattin Bereau Gipuzkoako txapeldun zesta puntan
San Marko egunean jokatu ziren ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Julen Basterrak bigarren egin du txapelketan.

Hilaren 25ean, San Marko egunean ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren. 17:00etan hasi zen lehia Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, eta bertan izan ziren Hondarribiko zenbait ordezkari.
Gazte mailan, Martin Bereau Sagarzazuk garaipena eskuratu zuen. 25 eta 12 irabazi zuen lehia. Danok bat taldeko Ekhi Lete Sanchez izan zuen aurkari. Nagusien mailan, berriz, Julen Basterra Larzabalek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Zazpi puntugatik galdu zuen lehia, 25 eta 18an geratu zen markagailua.