IrunMarket plataformako deskontuak, maiatzaren 5etik aurrera
Ekainaren 15era arte aplika daitezke deskontu hauek, IrunMarket online plataforman.

Irungo Udalak gogoratu du maiatzaren 5etik ekainaren 15era bitartean ahalko direla erabili IrunMarket online plataformarako deskontu kodeak. 30ak 20 berriak dira kanpainaren parte dira deskontu hauek, eta saltokien digitalizazio prozesuak sustatzea eta tokiko enplegua sustatzea da kanpainaren helburua; ekonomia indartuko eta dinamizatuko dela ere uste dute.
Kanpaina hau IrunMarket plataformarentzat bultzada handia izan dela uste du Nuria Alzaga lehen alkateordeak. “Eskatutako kode kopuruak marka guztiak hautsi ditu, eta iritsi da kode horiek erabiltzeko momentua”, azaldu du.
Deskontuak erabiltzeko unean, kontuan izan beharrekoak:
-
Market placean (online plataforman) bonu bat edo gehiago erabiltzeko, erosketa saltoki bakar batean egin beharko da. Hau da, bonuak hainbat saltokitan erabiltzeko, erosketak bereiz egin beharko dira. Beraz, saski berean zenbait dendatako produktuak badaude, ezingo dira bonuak erosketa horretan erabili.
-
Deskontuak, gehienez ere, bost erosketatan erabili beharko dira, baina bonu bat baino gehiago (edo guztiak) erosketa bakarrean erabil daitezke. Deskontu bakoitzeko 30 €-ko gastua egin beharko du erosleak.