Kantu afaria egingo da Ola sagardotegian
Maiatzaren 24an egingo da Bankako menditarrak taldearen konpainian. Dagoeneko erreserbak egin daitezke.

Ola sagardotegian kantu afaria egingo dute Bankako menditarrak taldearekin batera, maiatzaren 24an, 20:30ean. Sagardotegi menua dastatzeko aukera egongo da 45 euroan (kafea eta kopa barne) eta dagoeneko erreserba egin daiteke sagardotegiaren webgunearen bidez edo 943 623 130 telefonora deituta.