Emakume artean tailerraren seigarren edizioa aurkeztu dute
Maiatzaren 13an hasiko da tailerra. Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da. Ez da aurretiko esperientziarik behar. Doako saioak diren arren, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Gure Hegoak elkarteak Emakume artean tailerra antolatu du seigarrenez jarraian. Maiatzaren 13an hasiko da ahalduntzeko eta autoezagutza indartzeko helburua duen tailerra. Saioak asteartero izaten dira 18:00etatik 20:00etara Jostaldi pilotalekuan.
Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da Emakume artean, sorkuntza prozesu baten bidez eta taldeaz aberastuta egiten dena. Gorputza mugitu, esploratu, gozatu, jolastu eta partekatzeko saioa izango da, eta hori egin bitartean saioen helburua den kontzientzia landuko da.
Ez da aurretiko esperientziarik behar. Doako saioak diren arren, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 655 701 726 telefonora deituta edo posta elektronikora mezu bat bidalita erreserbatu beharko da lekua.