'Zorretan' ikuskizuna Irunera iritsiko da
Maiatzaren 3an taularatuko dute Amaia KZn. Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko obra bat da.

Donostia Antzerki Saria irabazi berritan, Irunen taularatuko du Hika teatroak Zorretan antzezlana. Maiatzaren 3an izango da, Amaia KZn eta Miren Gaztañaga irundarra da protagonistetako bat, Iñake Irastorza eta Javier Barandiaranekin batera. Obra 19:00etan hasiko da eta sarrerak lortzeko lotura honetara jo behar da.
Agurtzane Intxaurraga da antzezlanaren zuzendaria eta amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa da ondu duena. Hona hemen trailerra.