Atzeratu egin da TAO zerbitzua eremu berrietan ezartzeko data
Ezarpenaren ardura duen enpresari azalpenak eskatu dizkio udalak. Data berria aurrerago jakinaraziko dute.

Maiatzaren 1etik aurrera ezarri behar zen TAO eremua Larreaundi, Kostorbe-Gal, Artia eta Elizatxo auzo eta inguruetan, baina gaur udalak jakinarazi du atzeratu egingo dela ezarpena. Aurrerago iragarriko dute data berria.
Lan horiek egin behar zituen enpresari azalpenak eskatu dizkio udalak, enpresak sistema martxan jartzeko konpromisoa hartuta duela argudiatuta. Bien bitartean, aparkaleku hauen marra urdinak margotzen jarraituko dute Artian eta Larreaundin. Seinaleztapen bertikala eta makinen euskarriak faltako dira.