Esmalteak zeramika teknika, maiatzaren 9an
Udal Zeramika Akademian egingo da tailerra eta dagoeneko izena eman daiteke. 16 urtetik gorakoentzat da.

Udal Zeramika Tailerrean esmalteak teknika ikasteko masterclass bat eskainiko dute maiatzaren 9an, ostirala, 10:00etatik 18:00etara. Tailer hau zeramikan esperientzia duten pertsonei begirakoa da.
Teknika honekin oinarri garden eta zuriak oxidoen eta koloratzaileen portzentaje desberdinekin aldatu egiten dira, ñabardurak eta kolore intentsitateak bilatuz.
Parte hartzeko 16 urtetik gora eduki behar da. Hilaren 28an irekiko da izena emateko epea eta maiatzaren 7ra egongo da aukera. Irungo Udalaren webgunera sartu behar da inskribatzeko eta prezioa 40,80 eurokoa da. Zalantzarik izatekotan, 617 47 90 21 telefonora deitu behar da.