Sketch eta akuarela ikastaroak emango ditu Ana Grasset-ek
Maiatzaren 9an izango da sketch saioa; akuarela tailerra, berriz, hurrengo egunean. Izena maiatzaren 6a baino lehen eman behar da.

Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, maiatzaren 9 eta 10ean sketch eta akuarela tailerrak emango ditu Marrazki eta Pintura akademiak; Ana Grasset-ek gidatuko ditu saioak.
Sketch tailerrra maiatzaren 9an izango da, 16:30etik 19:30era Txingudiko paduretan, eta parte hartzaile bakoitzak dagokion mailarekin egingo du saioa. Izena maiatzaren 6a baino lehen eman behar da egoitza elektronikoan. 16,20 euroko prezioa du eskolak, eta taldea osatzeko gutxienez bost lagun elkartu behar dira.
Akuarela tailerra, aldiz, maiatzaren 10ean izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta bi zati izango ditu saioak: lehen zatian Grasset-ek bere obra erakutsi eta azalduko du; bigarrenean ikasleek euren lana egingo dute.
Bigarren ikastaro honek 21,6 euroko prezioa du, eta maiatzaren 6a baino lehen eman behar da izena, hemen.
Ikastaro horien inguruko informazio gehiago nahi duenak Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan, Kultura Zerbitzuarekin harremanetan jarri, mezu bat idatzi edota 606 22 04 17 edo 695 75 29 94 zenbakietara deitu dezakete.