Haurrentzako jarduerak Meakan, Opila Egunean
Meaka Auzo Elkarteak jarduerak antolatu ditu hilaren 25eko arratsalderako. Pailazoen espektakulua eta ohe elastikoez gozatzeko aukera egongo da.

San Marko Eguna da ostiralekoa (hilak 25), eta Irungo haurrak eta familiak opila jatera irtengo dira. Hainbat leku hauta daitezke horretarako, eta Ibarla da horietako bat. Hartara, Meaka Auzo Elkarteak haurrei begirako jarduerak antolatu ditu elkartearen plazatxoan. 17:00etatik aurrera Kiki, Koko eta Moko pailazoek emanaldia eskainiko dute. Gainera, arrasti osoan zehar ohe elastikoak jarriko dituzte.
Doako jarduera da, eta Irungo Udalaren babes ekonomikoa jaso dute programazioa ontzeko. Hain zuzen, partaidetza bidezko diru laguntzen bidez finantzatutako arratsaldea izango da.