Opila adinekoengana gerturatuko du Irungo Atseginak
Hilaren 24an opila errazioak banatuko dituzte hiriko adinekoen eguneko zentroetan, eta bazkaria ere antolatu dute egun horretarako elkartean bertan.

Irungo Atsegina elkarteak duela 103 urte hasitako usadioari jarraituko dio eta San Marko eguneko opila hiriko adinekoen eguneko zentroetara eramango du. Orotara 550 errazio banatuko dituzte eta komunitatearen ongizatearekin elkarteak duen konpromisoagatik egingo dute. Hilaren 24an izango da banaketa.
Opila errazio banaketez gain, hiriko adinekoen erakundeetako egoiliarrentzako bazkari berezi bat egingo dute, Irungo Atsegina elkartean, hilaren 24an ere. Ehun adinekori luzatu diete gonbidapena eta asmoa komunitate harremanak indartzea da. “Bazkari honek urteetan zehar gizartea bultzatu duen elkartasun espirituaren aldeko omenaldi gisa balioko du”, azaldu dute.
Keinu hauek amabitxien tradizioan errotuta dagoela oroitu dute, eta gizarteak bere besokoekin duen etengabeko konpromisoaren lekuko dela adierazi dute. Lan altruista hau eskertzeko bidean, duela mende bat Irungo Udalak ofizialki izendatu zuen elkartea Ospitale-Asiloaren amabitxi gisa.