Liburuaren Eguna ospatu du Irungo Udalak
Irakurketa publikoa egin dute CBA udal liburutegian, Harkaitz Canoren presentzian. Liburu azokara ere bisita egin dute alkateak eta Kultura ordezkariak.

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta CBA udal liburutegian hasi du eguna Irungo Udalak. Irakurketa publikoa egin dute bertan eta Cristina Laborda alkatea eta Nuria Alzaga Kultura ordezkaria izan dira bertan, eta Harkaitz Cano idazlea gonbidatu dute.
Irakurketa publikoa hogei eta bosgarren aldiz egin da oraingoan, eta 25. aldiz irakurri da On Kixote, baina lehen aldiz Canoren Mundua pitzatua dago baina hantxe gabiltza oinez.
CBA liburutegia atzean utzie ta Zabaltza plazako liburu azokara egin dute bisita udal agintariek. Konkretuki, hirik liburu denden eta taldeen postuak ikustera joan dira: Tinta Comics, Elkar liburu dendarena, Oskarbi Bidasoko Idazleen Elkartea eta Bitamine argitaletxea. Alberdania argitaletxea ez da bertan izan.
Labordaren esanetan, Liburuaren Eguna Irunen ospatzea “harro egoteko” moduko arrazoia da, “kultura kohesiorako eta nortasunerako tresna” delako. Azokan inplikatu diren guztiei eskerrak eman die ere alkateak, eta herritarrei gonbita zabaldu die azokatik pasatzera.
Egitaraua ikusteko, joan albiste honetara.