'Faisaien Irla' eta protagonistekin hitzaldia, Ocine Mendibilen
Irunen grabatu zuten filma, eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira protagonistak. Hilaren 25ean estreinatuko da filma, eta egunean bertan egongo da ikusgai Irunen.

Hilaren 25ean estreinatuko da Faisaien irla, eta egunean bertan emango dute Irungo Ocine Mendibilen. Ez da, gainera, nolanahiko ekitaldia izango, Asier Urbieta zuzendaria, Jone Laspiur aktorea, Gari Garaialde fotokazetaria eta Alaine Aranburu Irungo Harrera Sareko kideak hitzaldia emango baitute proiekzioaren ondotik. 18:00etan da filma.
Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira filmaren protagonistak, eta hori gutxi balitz, Itziar Ituño eta Josean Beangoetxea ere badira ikus-entzunezkoaren parte. Bidasoa inguruan grabatu zuten filma, eta haren gidoia Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzi dute.
Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da; sei hilabetez Espainiar Estatuari dagokio, eta beste sei hilabeteak Frantziar Estatuari. Laida eta Sambouk bi pertsona ikusiko dituzte igerian ibaia zeharkatu ezinik. Egun batzuk geroago gorpu bat agertuko da irlan.
Sarrerak erosteko, egin klik hemen.