Ikerketak zabalik jarraitzen du Irunen igandean hil zen gizonaren harira
Hilaren 19an, 02:00ak aldera, 45 urteko gizon bat hil zen, Cipriano Larrañaga jasotako eraso baten ondoren. Gizona konorterik gabe geratu zen lurrean, norbaitek muturreko bat emanda eta ospitalean hil zen. Oraingoz ez du inor atxilotu Ertzaintzak eta ikerketa zabalik dago.

