Euskaraldiko Herri Batzordea biltzeko deialdia egin dute
Besteak beste, maiatzaren 15ean egingo den txapa jartze ekitaldia, maiatzaren 24ko erromeria, bazkaria eta Euskaraokea, eta herri ekimenari ikusgarritasuna emateko moduak izango dituzte hizpide.

Hondarribiko Euskaraldiak Herri Batzordea biltzeko deialdia luzatu du, herri ekimenaren antolaketari azken bultzada emateko. Hilaren 29an izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Besteak beste, maiatzaren 15ean egingo den txapa jartze ekitaldia, maiatzaren 24ko erromeria, bazkaria eta Euskaraokea, eta herri ekimenari ikusgarritasuna emateko moduak izango dituzte hizpide.
Orain artean Euskaraldiko batzordearekin zenbait bilera egin dituzten arren, herri batzordearekin elkartu eta azken bateratze saio bat egitea da asmoa. “Konpromisoak hartzeko garaia dugu, erronkari gogor heldu, eta guztion artean ahalik eta Euskaraldi emankor eta biribilena antolatzeko” adierazi du Igor Arrieta dinamizatzaileak.
Halaber, maiatzaren 24ko bazkaritako txartelak aurki izango direla eskuragarri aurreratu du.