Terma erromatarrak ezagutzeko bisita gidatuak
Oiasso Museoak bisita gidatuak, txangoak eta tailerrak eskainiko ditu hilaren 15etik 27ra. Jardueretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Dagoeneko 1734 pertsona igaro dira bertatik.

Iragan ostiralean inauguratu ondoren, Oiassoko Museoko terma erromatarrek 1734 pertsonen bisita jaso dute dagoeneko, eta datozen egunetan ere, hilak 17, 18, 19, 21 eta 26, horien inguruko bisita gidatua jasotzeko aukera izango da.
Bi txanda eskainiko dituzte: lehena gaztelaniaz izango da, 11:00etan, eta bigarrena euskaraz, 12:30ean. Sarrerak 5,75 euroko prezioa izango dute.
Hortaz gain, 15etik 27ra, bisita gidatuak, txangoak eta tailerrak eskainiko dituzte. Jardueretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da: 943 639 353 zenbakira deitu, helbide elektronikora mezu bat bidali edota museoaren webgunean bertan egin ahal izango da.