Emaitza bikainak eskuratu dituzte asteburuan Txingudi Errugbi Klubeko jokalariek
Zaisa Txingudi taldeak izan ezik, gainontzeko guztiek garaipena eskuratu zuten. Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik ligako azken partida zuten.

Txingudi/Baztan/Orereta taldeak markagailua irauli eta Gipuzkoako 14 urte azpiko txapelketa irabazi zuen. Klubaren esanetan denboraldiko partidarik berdinduena izan zen iragan larunbatean Donostian jokatutakoa. Bera Bera taldearen kontra lehiatu ziren.
Markagailuan atzetik ziren arren Txingudi/Baztan/Oreretako jokalariek ez zuten amorrik eman, eta azkeneko jokaldian lortu zuten markalailua iraultzea.
Taldea Markel Aizpuruak, Unai Aizpuruak, Telmo Bereciartuak, Aiur Callaok, Markel Celestinok, Giovani Ciurarek, Galder Eizaguirrek, Omar El Mossaouik, Oier Goenagak, Greta Gutierrezek, Goretti Lekuonak, Urtats Mendizabalek (kapitaina), Markel Orbegozok, Annie Pascaruk, Oihan Sanchezek, Beñat Tristanek, Marcos Viñuelak, Adei Usandizagak, Aimar Vicondok eta Pau Martinezek, Xian Aizpuruak, Eki Galarragak eta Enai Irastorzak osatu zuten.
Biok Txingudi
Biok Txingudi taldeak denboraldiko azken partidua garaipenarekin bukatu du. Iruñean jokatu zuen La Unica taldearen kontra.
Emaitza honekin Biok Txingudik laugarren posizioan bukatu du liga eta beraz, Durangoren aurka jokatu beharko du play-offeko finalerdietan.
Taldea Lucia Duranek, Alazne Maciciorek, Maren Santa Cruzek, Zumendi Carok, Lohitzun Aiak, Sandra Ramosek, Lur Gastonek, Garazi Santosek, Leire Muñozek, Enara Arrutik (kapitaina), Jessica Gomezek, Alba Saizek, Naroa de la Fuentek, Laida Rodriguezek eta Paola Vegak osatu zuten. Aulkian hasi ziren Lupe Pescador, Iara de Almeida, eta Uxune Aranburu.
Zaisa Txingudi
Zaisa Txingudi taldeak ere iruñeako La Unica B taldearen kontra izan zuen norgehiagoka, baina kasu honetan ez zuen garaipenerako aukerarik izan. 61-0 bukatu zen lehia.
Jokalariak jakitun ziren “oso erronka zaila” izango zela, baina hala ere, gogotsu irten ziren zelaira Xabi Sanchez, Iñaki Lantxo, Jon Sanchez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Imanol Rodriguez, Aritz Rodriguez, Aitor Asurmendi, Ekain Hiribarren, “Lutxo” Echevarria, Pablo Besga, Juan Carlos Lora (kapitaina), Hodei Guerrero, Odin Gutierrez eta Alberto Robleda.
Emaitza honekin Zaisa Txingudik seigarren amaitu du liga, 22 puntu eta 5 garaipen lortuta.
Txingudi/Baztan
16 urte azpiko taldeak 19-86 irabazi zuen Bilbon jokatutako partidan. Uni Bilbo B taldea izan zuten aurkari eta hasieratik bukaerara izan zuten partida kontrolpean.
Justin Duarte, Adrian Muñoz, Thiago Quimey, Beñat Bereau, Jonathan Guerrero, Unax Lopez, Oier Oliveira (kapitaina), Ibai Senar, Urtzi Arrieta, Asier Artal, Mattin Petrikorena, Juan David Maya, Joaquín Mijichich, Ekaitz Sanchez eta Alan Rodriguezek osatu zuten taldea.