Jaio zenean lapurtu zioten semea, 43 urte geroago aurkitu du
Adingabea zen erditu zenean, eta haurra hilik jaio zela esan zioten. Irungo ospitale batean gertatu zen duela 43 urte.

1981eko urriaren 28an erditu zen Irungo ospitale batean. Haurra malformazioekin eta hilik jaio zela esan zioten, emakumearen amak ere hala baieztatu zion. Erizain batek ordea haurra bizirik zegoela, eta ondo zainduko zuen familia baten eskutan esan zion. Esaldi horri bueltaka bizi ditu azken 43 urte luzeak emakumeak.
Auzia artxibatu egin zuten, baina haur lapurtuen inguruan lan egiten duen Sevillako elkarte bati esker auzia berriro zabaltzea lortu zuen 2021. urtean.
Andaluzian bizi da egun, eta lau hamarkada geroago, semea aurkitu du. Emakumearen abokatuaren arabera, saldu egin zuten haurra, eta ondoren, beste familia batek adoptatu zuen.
Prozesu judizialak irekita jarraitzen du, inplikatutako pertsona guztien balizko erantzukizunak argitzeko asmoz, haurra adoptatu zuen ama eta amona biologikoa barne.