Bi lagun atxilotu dituzte gizon baten hilketarekin lotuta
Calafellen atxilotu dituzte bi gizonak eta espetxeratzeko agindua eman du Irungo epaitegiak.

Indarkeria zantzuak zituen gizon baten gorpua aurkitu zuen Ertzaintzak Irungo haren etxean asteazkenean. Hilketarekin lotura dutelakoan bi lagun atxilotu dituzte Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horien arabera, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak joan den asteazken arratsaldean kriminalitate zantzuak zituen gizona aurkituta. Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak bere gain hartu zutela kasuaren ikerketa azaldu du Segurtasun Sailak, eta horiek egindako ikerketei esker berehala atxilotu ahal izan dituztela ustezko egileak.
Calafellen (Tarragona, Katalunia) atxilotu dituzte bi lagunak udalerri horretako udaltzainek lehena, eta Escuadra Mossoek bigarrena. Ostiralean egin zituzten atxiloketak. Atxilotutako bi gizonei biktimaren Irungo etxetik lapurtutako bitxi batzuk atzeman zizkieten betiere Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera.
Atzo utzi zituzten bi atxilotuak, 31 eta 36 urteko bi gizon, Irungo epaitegiaren esku. Hark biak espetxeratzeko agindua eman zuen.