CAFen aurrean, Israelen genozidioaren kontra
'Justizia, lurra, bakea. Genozidioa Stop' mezuarekin elkartu dira enpresaren atariaren aurrean hainbat herritar.

Aragoiko Palestinaren aldeko mugimenduak elkarretaratzera deitu du gaurko Madrilen, Ameriketako Estatu Batuen kontsularitzaren aurrean. Israelekin dituen harremanak etetea eskatuko dute eta nazioarteko deialdia da. Horren harira, Irunen ere deialdi horrekin bat egin, eta CAFen lantegiaren aurrean elkartu dira protestara hainbat herritar eguerdian, Justizia, lurra, bakea. Genozidioa Stop lelodun pankartarekin. Enpresak Israelekin dituen harremanak eteteko eskatu dute.