Udaletxea berde turkesaz, gorputz adar ezberdinak dituztenen nazioarteko egunean
Bihar, Gorputz Adar Ezberdinen Pertsonen Nazioarteko Eguna da eta anputazioren bat dutenek bizi dituzten erronken inguruan kontzientzia sortzea da argiztapenaren helburua.

Bihar, hilak 12, udaletxeko fatxada berde turkesez argituko dute, Gorputz Adar Ezberdinen Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira. Eskaera Andade Espainiako Anputatuen Elkarteak egin du eta argiak 20:48an piztu eta 23:00etan itzaliko dituzte.
Argiztapen honen xedea, gorputz adar ezberdinak dituzten pertsonak ikusgai egitea da, honekiko egunerokotasunean aurre egin behar dituzten erronken bueltan kontzientzia sortzeko eta inklusio, irisgarri eta aukeren berdintasuneko gizarte bat sustatzeko. Informazio gehiagorako, jo orrialde honetara.