Indipikondo kaktusarekin, proiektu berritzaileak Plaiaundin
Indipikondo kaktusa proteina begetal jasangarri gisa oinarrituta proiektu berritzaile bat garatu dute bertako ikasleek.

Plaiaundi Lanbide Heziketara gerturatu dira gaur Toki Alai eta Leka Enea ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta bertan STEAM proiektuaren amaierako ekitaldian parte hartu dute.
Ekitaldiaren hasieran, Maialen Lopez, Plaiaundiko zuzendari exekutiboak hartu du hitza, eta ondoren, ikasleek azken asteetan garatutako proiektuak aurkeztu dituzte. Izan ere, aurretik ikastetxe bakoitzean tailerrak egin zituzten eta horietan ikasleek indipikondo kaktusa oinarri hartuta produktu berritzaileak sortu dituzte, hala nola, ezpainetako baltsamo naturalak eta animalien erreinuarekin lotutako infografia digitalak.
Behin aurkezpen horiekin bukatuta, Plaiaundiko ikasleek STEAM berrikuntza proiektuaren aurkezpena egin dute. Proiektu honetan indipikondo kaktusa proteina begetal jasangarri gisa erabiltzean datza. Aurkezpen honen jarraian, Hallima Jraifi ikastetxeko ikasle ohiak eta egun Viralgenen ikertzailea denak, bere ibilbidearen berri eman du eta berrikuntza jasangarriak bere garapen pertsonalean eta profesionalean izan duen eragina nabarmendu du.
Gaur ikasleek aurkeztu dituzten lanek sariak jaso dituzte eta epaimahai profesional batek banatu ditu: Esther Cilla (Pole-Pole Biocosmetics); Carlos Infante (Noain Calabuig Farmazia); Hallima Jraigi (Viralgen); eta Plaiaundiko irakasleak: Gloria Garcia (Dietetika) eta Oihane Santos (Farmazia eta Parafarmazia).
Sari banaketaren ondoren, parte hartzaileek laborategia eta indipikondo kaktusen baratze esperimentala bisitatu dituzte. Jardunaldia bukatzeko hamaiketakoa egin dute.