Argentinako eskubide sozialak hizpide, Kabigorrin
Hilaren 29an hitzaldia eskainiko du Patricia Duro aktibista sozial argentinarrak Kabigorrin, 19:00etan.

Javier Milei da egungo Argentinako eskuin muturreko presidentea eta hark eskubide sozialetan egin dituen murrizketei buruz hitz egiteko hitzaldia antolatu dute Kabigorrin Erletexak, Periferies eta Baladren. Patricia Duro aktibista sozial argentinarrak hartuko du hitza. Hilaren 29an izango da, asteartea, 19:00etan.