Biolentzia zantzuak dituen pertsona baten gorpua topatu dute San Migel auzoko etxebizitza batean
Kasua ikerketapean dagoela jakinarazi du Segurtasun sailak.

San Migelgo Pinudi kaleko etxebizitza baten pertsona baten gorpua aurkitu dutela jakinarazi du Segurtasun sailak. Indarkeria zantzuak ditu hilotzak eta kasua ikertzen ari dira, sekretupean.