Mater Ontzi museo ekoaktiboa Hondarribian izango da uztailaren 21etik 22ra
Hondarribian egongo diren egunetan hondakin bilketa bat egin asmo dute. Zabor metaketa puntuak ezagutzeko galdetegi bat prestatu dute.

Mater itsas ontzi eta museo interaktiboak Zero zabor uretan kanpainaren 7. edizioa abiatuko du uda honetan. Urtero egiten duten moduan, Euskal Herriko hainbat portu bisitatuko dituzte. Hondarribian uztailaren 21 eta 22an izango dira. Egun horietan, haur zein familientzako jarduerak prestatzen dituzte, eta aurten, nobedade gisa, hondakin bilketa bat antolatu nahi dute.
Bilketa horiek egiteko herritarren laguntza eskatu dute Materreko arduradunek. Zabor metaketa puntuak ezagutzeko galdetegi bat prestatu dute. Sakatu hemen. Horiek hilaren 27ra arte bete daitezke.
Gainera, ingurumen elkarte baten parte edota besterik gabe, gai honekiko kontzientzia duten herritarrei antolakuntzan laguntzeko gonbita egin diete antolatzaileek. Parte hartzeko Materren helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.