Zeelanda Berria bizikletaz, hurrengo Zure Abenturaren Bilan
Eneko Redondo gernikarrak Ozeaniako herrialde honetan egindako bidaia izango du hizpide. Hilaren 10ean (osteguna) izango da, Amaia KZko hitzaldi aretoan.

Eneko Redondo gernikarra da hurrengo Zure Abenturaren Bila programaren protagonista. Bizikletan bidaiatu izan du Redondok, eta hamalau hilabetez Hego Amerika zeharkatu ondoren, Zeelanda Berrian bizitako abentura izango du hizpide hilaren 10ean (osteguna) Amaia KZko hitzaldi aretoan, 19:30ean.
Saioa doakoa da eta euskaraz eskainiko du Redondok. Lehenbizi, Zeelanda Berriko abenturak ikusgai dauden dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren, solasaldiaren txanda izango da. Redondok aurreratu du Hego Ameriketatik Zeelanda Berrira bizitako aldaketa ez zela izan “ahuntzaren gauerdiko eztula”. “Kontinente erraldoi haren kosmobisiotik nola ulertuko nuen irlatxo bi hauek munduarekiko duen ikuspegia eta harremana?” galdetu dio bere buruari gernikarrak.