Udal kontserbatorioa gehiago ezagutzeko, Per Tutti astea
Heldu zein haurrentzako musika jarduerak antolatu dituzte aste honetarako. Musika eta dantza eskolak eta kontserbatorioa ezagutzeko modu bat da.

Hirugarren urtez segidan Per Tutti musika astea antolatu dute Irungo Udalak eta udal musika, dantza eta konserbatorioak. Gaur hasiko da eta hilaren 7ra arte musikaren bueltako jarduera ezberdinak egingo dira, heldu nahiz haurrentzat. Udal kontserbatorioko eraikinean izango da eta esteka honetan kontsulta daiteke egitaraua.
Sandra Caballero Gazteriako ordezkariak eta Amaya Lizeaga musika eskolako zuzendariak egin dute Per Tuttiren aurkezpenak, eta Caballeroren esanetan, aurreko bi edizioak “arrakasta handikoak” dira. Aste honen helburua, kultura musikala sustatzea da baina baita ere Kontserbatorioak eskaintzeko duen guztia deskubritzeko plaza izatea ere. Ikasle berrientzako aurrematrikula maiatzaren 2tik 25era egongo da zabalik.