Onavibe taldeak disko berria aurkeztuko du Psilocybe Enean
Birkit eta Onavibe taldeek girotuko dute larunbat honetan Psilocybe Eneako aretoa nagusia. 20:00etan hasiko dira kontzertuak.

Birkit eta Onavibe taldeak Psilocyben arituko dira larunbat honetan. Onavibe lau kidek osatutako taldea da eta hainbat musika estilotan oinarritutako “doinu berri eta garbiez” osatutako abestiak dituzte. “Rock musika motako riff eta erritmoetatik abiatuz, beraien musika Soularen eta Poparen arteko nahasketa bat da” azaldu dute Psilocybe elkarteko kideek.
Arturo Jimenez, Francisco Javier Aizpurua, Borja Alberdi eta Vanessa Martin 2023an ezagutu ziren eta Psilocybe Elkarteko kide zirela ekin zioten abestiak osatzeari. Aurten, Mio izeneko diskoa argitaratu dute eta larunbatean bertako abestiak joko dituzte.