Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, bikain
Eskolarteko txapelketaz gain, maila ezberdinetako Euskadiko Txapelketak jokatu dira asteburuan. Horietan guztietan, BATeko atletek, sasoian daudela erakutsi dute.

Asteburu honetan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bigarren jardunaldia egin dutee. Lurraldeko eskola eta klub ugari elkartu ziren Eibarren, eta horien kontra lehiatu ziren BATeko atleta gazteak.
Alebinetan sei domina eskuratu zituzten: Amets Gurutzealdek eta Jare Munduatek brontzezkoa eskuratu zuten altuera jauzian. Lehenak 1,28 metroko jauzia egin zuen, eta bigarrenak 1,29 metrokoa. Pisu jaurtiketan Ane Rinconek zilarrezkoa lortu zuen, 7,18 metroko jauzi batekin. Erresistentzia proban, 2000 metroetan, 7:55,99 minutuko denborarekin, Maia Sanchezek urrezkoa zintzilikatu zuen. Iraia Garciak ere egun bikaina izan zuen; urrezko domina bikoitza eskuratu zuen. 150 metro hesietan (23,04 segundo) eta 150 metroetan (21,19 segundo) hurrenez hurren.
Haur mailan, berriz, zortzi domina eskuratu zituzten: Xabalina jaurtiketan Maren Martinek urrezko domina jantzi zuen 22,98 metroko jaurtiketa batekin eta Nora Gonzalezek brontzezkoa, 21,06 metroko jaurtiketarekin. Pertika jauzian BAT eskolako atletek osatu zuten podiuma. Hegoi Errazkin Gipuzkoako txapeldun izendatu zen, 2 metroko langa gainditu ondoren. Eñaut Cordoba bigarren izan zen (1,90 metro), eta Aingeri Etxabe (1,70 metro) hirugarren.
Disko jaurtiketan, Adur Errazkinek, zilarrezko domina jantzi zuen 29,80 metroko jaurtiketarekin. Amane Arruabarrenak aldiz, urrea eskuratu zuen jauzi hirukoitzan. 10,02 metroko salto batek kokatu zuen podiumeko lehen kaxoian. Azkenik, 150 metoetan, Ane Placesek brontzea eskuratu zuen, 20,02 segundoko denborarekin.
18 urte azpiko Eskadiko proba konbinatuen txapelketan, Durangon, Rafael Caseau txapeldunorde izendatu zuten. Egun osoan zehar egindako probetan erakutsitako erregulartasunari esker, 5.414 puntu lortu zituen. Klubetik nabarmendu dutenez luzera jauzian (6,23 metro), pisu eta xabalina jaurtiketan (13,20 metro eta 43,14 metro), eta 11 metro hesietan, bereziki, marka bikainak egin zituen.
Iker eta Ibai Anaut anaiek ere Durangon izan ziren, eta biek ala biek errendimendu bikaina izan zuten. Seigarren (3.650 puntu) eta zazpigarren (3.306 puntu) bukatu zuten txapelketa, hurrenez hurren.
Master mailako Euskadiko Jaurtiketa Txapelketan, 75 urte gorakoen kategorian, Juana Usabarrenak urrea zintzilikatu zuen. Guztira 2.004 puntu lortu zituen. 50 urtetik gorakoen kategorian aldiz, Miguel Arburuak maila bikainean dagoela erakutsi zuen. Laugarren izan zen 1.549 puntu lortuta.
16 urte azpiko Euskadiko Txapelketan, 3.000 metroetan, “lehia zirraragarria” izan zela azaldu dute klubetik. Eider Aranburu txapeldunorde helmugaratu zen, 10:55,45 minutuko markarekin, eta Naia Piquerrek brontzea eskuratu zuen, 10:55,79 minutuko denborarekin. Haren denborarik onena egin zuen.
Azkenik, 20 urte azpiko Euskadiko Txapelketan, Adur Ugartemendiak, marka bikaina egin zuen. 5.000 metroetan lehiatu eta laugarren egin zuen. 15:25,51 minutuko denboran gelditu zuen kronoa, haren denborarik onena.