Bidasoan jokatu da laugarren Xake Txapelketa
Bidasoa Xake Klubak antolatu zuen eta 143 jokalari baino gehiago elkartu ziren Uranzu pilotalekuan. Kategoria absolutua, eta 16 urtez azpiko bi kategoria jokatu zituzten.

Asteburu honetan jokatu da Salto Systemek babestutako eta Bidasoa Xake Klubak antolatutako laugarren Xake Txapelketa, Uranzu pilotalekuan. Halaber, hainbat kolaborazio eduki dituzte antolatzaileek: Irungo Udala, La Salle Elkarte Gastronomikoa eta Gipuzkoako Xake Federazioa.
Hain zuzen, kategoria absolutukoak eta 16 urtez azpikoak aritu ziren lehian eta bukaeran xake festa egin zuten. Sistema suitzarra erabili zuten txapelketarako, eta horren arabera, sei erronda egin dituzte eta erritmoa 10′ + 3″ sistemakoa izan da. Lehiaketaren erdian merienda egin zuten 16 urtez azpiko kategoriakoek, eta kategoria absolutukoek, berriz, hamaiketakoa jan zuten.
Euskal Herriko 83 xake talde ezberdinetako kideak aritu ziren txapelketan: Beraun Bera Xake Kluba; Gros Xake Kluba; Astigarraga Xakea; Taula Xake Taldea; Zumaia KBI; Fomento Cultural Xake Taldea; Alfil Xake Taldea; Anaitasuna Kakute; Agustin de Leitza Xake Elkartea; Orio xake taldea; Hernani Xake Taldea; Oberena Xake Taldea; Zaldibaltza Elorrioko Xake Taldea; Durango Xake Taldea; Sestao Xake Taldea; Baiona Adur Xake Taldea eta Angeluko Xake Taldea.
Emaitzak
Kategoria absolutuan lehen hiru postuetan amaitu zutena saritu zituzten, baina garaikur horiez gain, bestelako partaidetzak ere balioan jarri zituzten. Hala, sailkapenean gorenen geratu zen emakumea saritu zuten, Ecateria Apostol, hain zuzen. Halaber, 65 urtetik gorako jokalari adinekoena ere saritu zuen, Juan Manuel Riesco.
Probabilitatearen teoriari jarraiki, 1.900 Elo Fide metodoaren pean sailkatutako lehen bi jokalariek ere garaikurra jaso zuten. Hurrenez hurren, Sergio Lanz eta Pablo Arrondo. Aldiz, 1.700 Elo Fideko sailkapenean, Miguel Angel Diaz izan zen lehenbizikoa eta Gorka Izquierdo bigarrena. Elo-rik gabe jokatutako sailkapenean, Jesus Garcia izan zen irabazlea, eta Lander Olano bigarren sailkatua.
Sariak, Ricardo Criado, La Salle Gastronomia elkarteko lehendakariordeak banatu zituen. Bestalde, kategoria absolutuan 143 parte hartzaile aritu dira; joan den urtean 120 plaza eskaini zituzten.
16 urtez beherako kategorian, Axel Rodriguez donostiarra izan zen garailea, Gros Xake Taldeko kidea. Oier Gonzalez bigarren sailkatu zen, Errenteriako Beraun Bera taldekoa; eta Enzo Nogaleko bidasoarra, hirugarren.
Azkenik, 16 urtez azpiko B kategoriako lehen sailkatua Iosu Uded izan zen, Astigarraga Xake taldekoa; Hodei Vallejo izan zen hurrena, Andoaingo Agustin de Lieza Xake elkartekoa, eta Hugo Rodriguez izan zen hirugarrena, Gros Xake Taldekoa.