Amaya Zabarte irundarrak deklaratu egin du
Realaren partidaren aurretik, Ertzaintzaren pilotakada batek zauritu zuela deklaratu du irundarrak. Segurtasun departamentuak ukatu egiten du pilotakada.

Pasa den urteko martxoan, Realak Paris Saint-Germain taldearen kontra jokatu zuen Anoetako estadioan, Champions ligaren barruan, eta Amaya Zabarte irundarra zauritu egin zen partida hasi aurretik izandako Ertzaintzaren jardunaren bueltan. 2024ko martxoaren 5ean gertatu zen dena eta hamahiru hilabete pasa dira ordutik.
Gaur deklaratu du Zabartek eta bere abokatuak defendatu du foam pilota batengatik “betirako arazo neurologikoak” dituela irundarrak. Segurtasun departamentuak ukatu egin du pilotakadagatik izan denik. Aldiz, forentseak baieztatu du zauriak bateragarriak direla foam jaurtigai baten inpaktuarekin.
Buruan jaso zuela pilotakada salatu du Zabartek, eta kolpearen ondorioz lurrera erori zela. Behin lurrean zegoela, dagoeneko identifikatuta dagoen ertzain batek ostiko bat eman ziola salatu du ere irundarrak. Identifikatutako ertzainak, aldiz, “estropezu” egin eta ondorioz ostikada eman ziola deklaratu du ertzainak. Dena dela, gerora sare sozialetan zabaldu zuten bideo batek berretsi zuen Zabarteren salaketa, eta, ondorioz, epaileak berriro ireki zuen auzia.