Nazioarteko Katu Erakusketa Ficoban, asteburu honetan
Hilaren 5etik 6ra izango da eta 32 arraza ikusteko aukera egongo da. Horrez gain, AMOBS Star elkarteak 20 urte ospatuko ditu.

Nazioarte Katu Erakusketaren hemezortzigarren edizio egingo da Ficoban asteburu honetan, hilaren 5etik 6ra. Berta, 32 arraza ikusteko aukera egongo da eta 150 katu baino gehiago elkartuko dira. Gainera, AMOBS Star elkartearen hogeigarren urteurrena ospatuko dute aurten. Elkarte honek Ipar Euskal herrian eta Frantziaren hegoaldean katuen erakusketak antolatzen ditu eta Ficobako erakusketa antolatzearen arduradunak dira ere.
Erakusketa honek gero eta jende gehiago erakartzen dituela adierazi du Marie Pascal antolatzaileak eta gaineratu du katuen mundua eta Ficobaren artan “maitasun historia luze bat” dagoela. Aurtengo katuak Euskal Herritik, Frantziatik eta Kataluniatik gerturatuko dira eta International Champion, Grand International Champion, European Champion edo Grand European Champion titulua irabaz dezakete.
Epaileak espezializatuak dira eta horiek “etengabe” aztertuko dituzte parte-hartzaile guztiak, eta araza eta kolore bakoitzeko katu onenak hautatzea izango da haien eginbeharra. Garaipenaren gailurra, erakusketako kategoria oneneko katuaren aukeraketa izango da, eta horren bueltan, ikusleek emozioz betetako lehia prestatu dute.
AMOBS Star elkarteak bere urteurrena inoiz baino bereziago ospatzeko, bi lehiaketa antolatu ditu. Batetik, Siamese, Orientale, Balines, Mandarina eta Peterbald arrazak epaituko dituzte, guztira 40 katu. Bigarren lehiaketan, berriz, 20 katu errusiar, elfo urrezkoekin eta Nebelungsekin lehiatuko dira. Epaile hauek Belgika, Espainia eta Frantziatik gerturatuko dira Ficobara.
Lehiaketa hauez gain, Bertin Salenave omenduko dute, Gipuzkoan lehen katu erakusketan antolatu zituena. Horrez gain, Euskal Herriarekin eta Gipuzkoarekin duten “harreman berezia” nabarmentzeko eta “Frantziatik etorritako erakusleei euskal tradizioak ezagutarazteko” Nazioarteko Katu Erakusketa honetan euskal festak izango dituzte ardatz.